Mugikortasun Iraunkorraren Europar Astea 2015
Irailaren 17tik 26ra hainbat ekintza egingo dira Vitoria-Gasteizen mugikortasun jasangarria sustatzeko. CEAk jarduera egitarau bat antolatu du jende ororentzat, gure hiriak mugikortasun aktiboagoa eta ingurumenarekin arduratsuagoaren alde duen konpromisoaren barruan.
Eskolako Agenda 21aren baitan eskoletan mugikortasun aktibo eta autonomoa sustatzeko garatzen ari den esperientziaren testuinguruan, hiriko 16 ikastetxetako 500 ikasle inguruk bizikletaz ibiliko dira hiriaren erdialdetik, Plaza Berriraino iritsi eta alkateak/udalbatzak harrera egin diezaien.
Horrez gain, Gasteizko familien mugikortasuna hobetzeko lantegiak egingo dira, Gaubela elkarteak antolatutako irristailuen martxa bat izango da, erakustoki bat instalatuko da bizikletari buruzko informazioa emateko eta konponketa txikiak egiteko, eta Kantabriako Unibertsitatea bizikleta bidezko mugikortasuna sustatzeko egiten ari den lana azalduko duen hitzaldi bat egongo da.