eues

Albistea

Mugikortasun Iraunkorraren Europako Asteak Posta kalea oinezkoentzako bihurtzeko entsegua egingo du, bizikletaz seguru zirkulatzeko neurriak azpimarratuko ditu eta eskolara pedalei eraginez joatera animatuko du

Hainbat jarduera hartuko ditu Gasteizek hurrengo egunotan, Europako Batzordearen deiari jarraituz egingo den Mugikortasun Iraunkorraren Europako Astearen barruan, “Partekatzeak urrunago eramaten zaitu” goiburuarekin. Kanpainaren helburua, alkateak azaldu duenez, hauxe da: herritarrei kontzientzia harraraztea, motordun ibilgailuak zentzuz erabiltzeko beharraz eta bestelako garraiobideak -bizikletak, oinez ibiltzea eta garraio kolektiboak, esaterako- erabiltzeko beharraz.

Mugikortasun garbia, partekatua eta adimentsua lortzea izango du ardatz Gasteizeko Mugikortasun Iraunkorraren Astearen 17. edizio honek.

Ingurugiro Gaietarako Ikastegitik abian jarriko den jarduera-programak hainbat proposamen barne hartzen ditu, hala nola Posta kalea -Santa Barbara plazaren inguruan, aurki hasiko baitira plaza hori eraberritzeko obrak- oinezkoentzako bihurtzeko entsegua, mugikortasun-eredua definitzeko ekarpenak egiteko herritarrentzako partaidetza-espazioen deialdia, Bike Station kalera ateratzea bizikletaz modu seguruan ibiltzeko aukera emango duten neurriak eskaintzeko, eta ikasleak eskolara bizikletaz joatea bultzatuko duen Zabalganeko Amezti Txiki guraso-elkartearen bizikleta-martxa.

> Mugikortasun Asteko jardueren agenda

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala