eues

Albistea

Mugikortasun Iraunkorraren eta Espazio Publikoaren Planaren tarteko ebaluazio txostena argitaratu dugu

> Informe de evaluación del Plan de Movilidad Sostenible y Espacio Público y del Plan Director de Movilidad Ciclista de Vitoria-Gasteiz (gaztelaniaz)

Vitoria-Gasteizko mugikortasunean azken hamarkadan izan den eraldaketaren inguruko gogoeta egiteko tresna izango da Planaren ebaluazioa eta diagnostikoa egiten duen dokumentu hori. Etorkizuneko mugikortasuna planifikatzen eta hobetzen laguntzeko xedea du ebaluazioak. Izandako aurrerapausoak identifikatu dira eta helburuetan zein neurrietan egin beharko diren doiketak aztertu dira, 2023. urtera arte luzatuko den hurrengo planifikazio fasea elikatu asmoz.

Dagoeneko aztertu diren hasierako emaitza eta adierazleak ikusita, adituek ondorioztatu dute Udalak abian jarritako planen betetze maila aski ona izan dela orain arte, nahiz eta, oraindik ere, ahalegin gehiago eskatzen dituzten hainbat esparru dauden. Datozen urteetan sakonago landu beharko diren alorren artean daude, besteak beste, oinezkoen eta txirrindularien arteko elkarbizitza, istripuak, semaforoen kudeaketa, garraio publikoaren funtzionamendu egokiak dituen mehatxuak, garraio publikoa egungo zerbitzu mailan emateko behar den dirua, garraio publikoko erabiltzaileak bizikletara igarotzea, oso ohikoak ez diren auto ilaren kudeaketa, modu jasangarrien sustapena eskolarako eta lanerako mugikortasunean, aparkalekuen politika, motorren agerpena eta hiriko zamalanak.

Yo me subo

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala