eues

Albistea

Mugikortasun Iraunkorraren eta Espazio Publikoaren Plana gai nagusitzat hartuta Vitoria-Gasteizek Ingurumenaren Biltzar Nazionalean jarri zuen standak interes handia piztu zuen

Ingurumenaren Biltzar Nazionalean Vitoria-Gasteizko standa

Ingurumenaren Biltzar Nazionalaren (CONAMA) bederatzigarren edizioan 12.000 lagun baino gehiagok hartu zuten parte, alegia, aurreko edizioan baino 2.000 gehiago.

Topaketa honetan 700 hizlari baino gehiagok ingurumenaren alorrean aurre egin behar ditugun erronkak aletu zituzten. Interes  berezia sortu zuen Cambio Global España 2020 txostenaren aurkezpenak. Dokumentu honek planetako natur eta energia baliabide guztiak xahutzea saihesteko gure garapen ereduan egin behar dugun larrialdiko aldaketa erakusten du.

VItoria-Gasteizko Udalak, biltzarraren edizio honen leloari jarriki ("el reto es actuar"), hiriaren ingurumen proiektu eta ekimen nagusiak erakutsi zituen stand batean. Erakustokiaren ardatz nagusia Vitoria-Gasteizko Mugikortasun Iraunkorraren eta Espazio Publikoaren Plana izan zen, horixe baita hiriak datozen urteetan izango duen erronka nagusietako bat.

Standaren osagarri gisa, Ingurumen eta Iraunkortasun saileko zinegotziak eta hainbat udal sailetako teknikariek Mugikortasun Plana aletu zuten biltzarraren gela dinamiko batean. Hitzaldien bideoa Youtuben ikus daiteke, Vitoria-Gasteizko Udalaren kanalean.

Biltzarraren azken edizio honetako egitarauaren komunikazioak ondoko helbidean daude eskuragarri (gaztelaniaz):

http://www.conama9.org

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala