eues

Albistea

Mugikortasun Iraunkorraren eta Espazio Publikoaren Plana berrikusteko lizitazioa

Gasteizko Udalak Mugikortasun Iraunkorraren eta Espazio Publikoaren Plana berrikusiko du, Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren bitartez. Plana 2007an abiatu zen, eta hamar urte geroago “planaren alderdietako batzuk birformulatu beharra dago, udalerriko mugikortasun sisteman aldaketa ugari gertatu direlako, eta inplikatutako agenteen eta herritarren ikuspegia eta itxaropenak ere eboluzionatu direlako”, azaldu du CEAko lehendakari Iñaki Prusillak. Horrenbestez, datozen urteetan eman beharreko pausoak zehaztuko dira berrikuspenean. Gaur goizean onetsi du CEAren kontseiluak lan horiek egiteko aholkularitza eta laguntza teknikoko zerbitzuak kontratatzea. Lehia-aurrekontua 130.000 euro izango da (BEZa barne) eta urtebeteko epea ezarri da gauzatzeko.

CEAren asmoa da 2007an abiarazitako prozesuarekin jarraitzea eta Gasteiz hiri gizatiarrago, iraunkorrago eta osasungarriagoa bihurtzeko bidean aurrera egitea mugikortasun ereduaren bitartez. Lanaz arduratzen den enpresak udal teknikariek aurretik egindako lana eta Mugikortasun Elkargunean landutako diagnostiko partekatua erabili beharko ditu oinarritzat.

Hautatutako aholkularitza enpresak hiriko joan-etorrietan eragina duten faktoreen analisia egingo du, datuak bilduko ditu, hainbat alorretako mugikortasun eskaera aztertuko du, bai eta Gasteizko azpiegiturak (oinezkoentzat, bizikletentzat, garraio publikoarentzat, ibilgailu pribatuentzat, intermodalitatea, salgaiak…) ere. Orobat, beste faktore batzuk hartuko ditu kontuan: bide segurtasuna, garraiobide ezberdinek sortzen duten kutsadura eta zarata, eta abar.

Ondoren, zenbait neurri edo tresna proposatuko ditu ezarritako helburuak lortzeko definitzen diren estrategiak egituratzearren. Horretaz gain, adierazle multzo bat zehaztuko da, mugikortasun sistema berria zenbateraino betetzen den neurtzeko, eta Mugikortasun Iraunkorraren Plana berrikusteko agiri teknikoa ere idatziko da. Ekintza planak neurri eta ekintza zehatzak, aurrekontua eta gauzatzeko epeak jasoko ditu. Mugikortasun elkargunean planari buruzko eztabaida eta hausnarketa prozesua sustatuko da, gizarteak ahalik eta sostengu handiena eman diezaion.

> www.vitoria-gasteiz.org/mugikortasuna

> www.vitoria-gasteiz.org/mugikortasunforoa

Tranbia, autoa eta oinezkoak

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala