eues

Albistea

Mugikortasun Iraunkorraren aldeko Herritar Foroaren deialdia

Mugikortasun Iraunkorraren eta Espazio Publikoaren Planean lanean hasi zen garaian sortu zen foro hau, 2006ko urrian. Bere helburua udalerriko mugikortasunaren esparruan kontsentsuzko etorkizuna eraikitzea izan zen.

Lan parte-hartzaile horren ondorioz, 2007ko apirilean Mugikortasun Iraunkorraren aldeko Herritar Ituna sinatu zen. Dokumentu horretan definitu zen hiri ereduan, herritarren hiri barruko joan-etorriak bateragarriak izango ziren osasunarekin, bizi kalitatearekin, ingurumenarekin eta tokiko ekonomiarekin. Horrez gain, doklumentu horretan hainbat helburu eta neurri zehaztu ziren aurretik kontsentsuz definitu zen tokiraino iristeko.

2007an Mugikortasunaren Itunak errotiko aldaketa proposatu zuen mugitzeko moduan, udalerriaren ezaugarriak kontuan hartuz: 63 herri txiki dituen udalerria, oinez asko mugitzen dena, bizikleta mugikortasun alternatiba modura integratzen ari zena eta, une hartan, hirigintzaren aldetik hedatze prozesu handian zegoena, zahartzen ari zen garraio publikoko sistema hobetzeko nahia zuena eta inoiz baino beharrezkoagoa zena irisgarritasun eta mugikortasun eraginkorrak segurtatzeko udalerrian. Automobil pribatuaren mendekotasun txikiagoa zuen mugikortasun eredua proposatu zuen, energia gutxiago kontsumitzen zuten, gutxiago kutsatzen zuten eta lurzoru gutxiago behar zuten mugitzeko moduak pisu handiagoa izan zezaten.

Azken bost urte hauetan, Planaren ibilbide orria jarraituz eta udalaren zein beste diru iturri batzuen aurrekontuak erabiliz (E Planarenak zein Europako CIVITAS proiektuarenak), eraginkorragoa eta arrazionalagoa den mugikortasun eredu baterantz hurbiltzen ari da Gasteiz.

Orain, bost urtez lan egin ondoren, Mugikortasunaren Foroa deitzea erabaki da, mugikortasun iraunkorraren alorrean proiektuz eta egitatez beterik egon den denbora honetaz eta aurretik dugun etorkizunaz gogoeta egiteko.

Non: Europa jauregian.

Noiz: 2012ko abenduaren 5ean, arratsaldeko 18:00etan.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala