Mugikortasun Iraunkorraren aldeko Herritar Foroaren 2. saioaren balantzea
Topaketan sortu zen eztabaidagunean herritar talde bat bildu eta modu kolektiboan gogoeta egin zuten hiriko mugikortasunaren inguruan eta hari lotutako beste hainbat gairen inguruan.
Lantegira etorri zirenak bost multzotan zatitu ziren, aldibereko bost lantegi osatuz, eta lan saioan zehar 2022. urtearen epemuga jarriz mugikortasuna eta hiriko desplazamendu moten arteko elkarbizitza nola ikusten duten aztertu zuten, ikuspegi positibo bat eta negatibo bat emanez. Arreta berezia jarri zuten hiri kalitatea, segurtasuna, ekitatea, bizikidetza eta espazio publikoaren erabilera bezalako eremuetan, baina beste asko ere aztertu ziren.
Lantegiaren laburpenean (momentuz gaztelaniaz) lantegian parte hartu zuten lagunek zehaztu zituzten jokalekuak deskribatu dira.
Mugikortasun Iraunkorraren aldeko Herritar Foroaren bigarren saioaren laburpena