eues

Albistea

Mugikortasun Iraunkorraren 2013ko Europar Astea

Astelehenetik ostiralera herritarrek mugikortasunaren alorreko hainbat jarduera izango dituzte bizikletari, ibilgailu elektrikoei eta tranbiari lotuta: bizikleta bezalako garraio jasangarrien erabilera sustatzeko ekimenak, bisitak, etab. Bestalde, enpresetako mugikortasun jasangarriari, mugikortasun elektrikoari eta hirian bizikletaren erabilerak izan duen eboluzioari lotutako hitzaldiak eta jardunaldiak ere izango dira.

Larunbatean Olagibel Martxa egingo da, urtero bezala. Aurtengo ibilbidea Vitoria-Gasteizko eremu publikoaren joeretan barrena izango da, azalpen gidatu eta guzti. Azkenik, igandean "Hiria nire autoa gabe" jardunaldia izango da Green Capital plazan, adin guztietarako egokiak diren jarduera anitzekin.

Izena ematea behar duten jardueretan apuntatzeko (lanera bizikletaz eta lagunduta joatea, bizikletaren hiri erabileraren inguruko ikastaroa, tranbiaren bisita eta VI. Olagibel Martxa) posta elektroniko bat bidali behar da yomesubo@vitoria-gasteiz.org helbidera edo telefonoz deitu 945121876 zenbakira eta parte-hartzailearen datuak eman.

Gezia Mugikortasun Iraunkorraren Europar Astea 2013

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala