eues

Albistea

Mugikortasun inkesta ikasleei: nola doaz eskolara eta nola nahi dute joan?

CEAk inkesta bat egin du 2013. urteko apirilaren eta 2014ko urtarrilaren artean bizikletaz seguru ibiltzen ikasteko ikastaroak egin zituzten 497 ikasleren artean. Ikasleak 10 eta 15 urte artekoak ziren, 10 ikastetxetakoak.

Encuesta de movilidad de escolares participantes en los cursos de circulación segura en bicicleta 2013

Inkestaren ondorio nagusiak honako hauek dira. Ikasleen mugikortasun ezaugarrien ingurukoak:

  • Joan-etorrien % 46 oinez eta bizikletaz egiten dira (bizikletaz % 7).
  • Ikastetxe bakoitzaren ezaugarriak oso garrantzitsuak dira mugikortasun moduaren hautuan. Esaterako, Olabideko ikasleen % 67 autobusez doa, eta Odón de Apraizen, berriz, % 77 oinez doa.
  • Familien % 50 ikastetxetik oinez 20 minutu baino gutxiagora bizi da.
  • Ikasleen % 56 helduen laguntzarik gabe doa eskolara.

Bizikletaren erabilerari dagokionez:

  • Ikasleen % 63k bizikletaz mugitzeko interesa du.
  • Ikasleen % 95ak bizikleta dauka.
  • Ikasleen % 77k bizikleta erabili nahi du eta % 50ak dagoeneko egiten du.
  • Ikasleen artean bizikletaren erailera handitzeko gehien aipatu diren 5 proposamenak honakoak dira:
    • Ibilbide erraz eta segurua ezagutzea: % 80
    • Etxean aparkaleku segurua edukitzea: % 70
    • Hirian bizikletaz ibiltzen ikasteko ikastaroa egitea: % 66
    • Eskolan aparkaleku segurua edukitzea: % 65
    • Taldean eta beste lagun batzuekin joatea: % 59

Ikastaroen garapenari dagokionez:

  • Ikastaroari emandako puntuazioa 8,4koa da (10etik).
  • Ikasleen % 84ak dio bizikleta probatuko dutela ikastaroa egin ondoren.

Inkestaren grafikoa

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala