eues

Albistea

Mugikorretarako app batek Salburuko parkeko informazioa eskainiko die bisitariei, haien esperientziak hobetzeko

Tresna berria dagoeneko prest dago iOS zein Android sistemetan deskargatzeko. Funtzionamendu erraza du: Salburuko parkean barrena bluetooth balizak jarri dira, eta horiei esker erabiltzaileek informazioa jaso dezakete mugikorrean, parkeari, Atariari eta Udalaren zein Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren jarduerei buruz.

Komunikazio kanal berri honek Salburura hurbiltzen diren bisitarien esperientzia aberasteko bide emango du, eta urte osoan aldatuz doan dibertsitatea ezagutzeko, informazio gaurkotua jasoz. Salbururako aplikazioari esker bisitariak paisaiaz gozatu dezake puntu interesgarriak zeintzuk diren inguruan pentsatu gabe, sistemak berak emango baitio abisua. Balizek gainera, inguruaren inguruko galderak bidaltzen ditu, horrela bisitariak Atariak sarituko duen lehiaketa batean parte hartzeko.

Aplikazioa deskargatu eta telefonoaz balizetara hurbilduta, informazio esklusiboa jasoko dute erabiltzaileek:

  • Lekuari buruzko informazioa.
  • Vital bideen mapak eta horiekin lotutako fauna eta flora (landareak, hegaztiak, narrastiak, anfibioak eta intsektuak).
  • Lehiaketa eta zozketei buruzko informazioa.
  • Urte sasoi bakoitzean ikus daitezkeen hegaztiei buruzko dokumentazioa.
  • CEAk Atarian eta Eraztun Berdeko gainerako parkeetan antolatutako jarduerei buruzko xehetasunak.
  • Unean uneko erakusketei buruzko informazioa.
  • Ibilbide interesgarriak.
  • Espezie exotiko inbaditzaileei buruzko sentsibilizatzea.
  • Ataria zentroari edo gertakariei buruzko informazioa, esaterako, marrualdia edo zikoinen migrazioa.
  • Parkeko bideoak ikusi edo hegaztien soinuak entzun.

App Salburua

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala