eues

Albistea

MOVESMART proiektuak abian jarri du Vitoria-Gasteizko pilotu proba

MOVESMART proiektuaren helburua da gailu mugikorrentzako aplikazio bat garatzea, denbora errealean Gasteiz barruan bi punturen arteko ibilbiderik eraginkorrena zein den kalkulatzeko, betiere mota guztietako garraio moduak erabiliz. Modu anitzeko bideratzaile honek mugikortasun iraunkorra sustatu nahi du, ibilbidearen kalkuluan energiaren aurrezpena eta kutsatzaileen igorpenaren murrizketa bezalako faktoreak sartuko baititu.

Beste kontzeptu berritzaile batzuk ere integratu ditu, esaterako eskariaren araberako mugikortasuna, elektromugikortasuna eta crowdsourcing-a. Azken horri dagokionez, sistemaren hasierako datuak denbora errealean eguneratuko dira erabiltzaileen ekarpenekin, haiek beren ibilbideetan aurkitzen dituzten trafiko arazoen berri eman ahal izango baitute.

Ekain honetan proiektuaren pilotu probari emango zaio hasiera. Mugikorrentzako aplikazioaren erabilera eta ziklomotor elektrikoen flota baten zabalkundea dira probaren bi ardatz nagusiak. Flota horrek izango dituen hamabost ibilgailuak hirian sakabanatuta egongo dira eta "car sharing" motako erabilera izango dute, hiri garraio publikoaren osagarri gisa.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala