Mugikortasun Jasangarriaren eta Espazio Publikoaren Plana
Prozesu parte-hartzailea

Planaren oinarrian Mugikortasun Elkargunean eztabaidatutako printzipio zuzentzaileak daude. Elkargunea da, hain zuzen, Gasteizko mugikortasunarekin harremana duten eragile desberdinen ordezkaritza duen topagunea.
Parte hartzeko kanalak
Herritarren postontzia
Postontziko espazio bat sortu da Mugikortasun Jasangarriaren eta Espazio Publikoaren Plana eguneratzeko prozesuari buruzko iradokizunak bidaltzeko. Udal teknikariek iradokizun horiek iragaziko dituzte eta herritarren partaidetzarako hurrengo topaketetan garatuko dira.
Parte hartzeko topaketa sektorialak
Gutxienez bi topaketa parte-hartzaile egingo dira gaiaren, lurraldearen eta sektorearen arabera taldekatutako hainbat eragilerekin. Mugikortasun Elkargunea, mugikortasunaren inguruko elkarteak, MFEak, eragile industrialak eta abar deituko dira topaketa horietara. Batetik, diagnostikoaren interpretazio kolektiboa egingo da, eta, bestetik, Planaren neurriak eta ekintzak kontrastatuko dira.
- 2025eko maiatzaren 27a: Mugikortasun Elkargunea
- 2025eko irailaren 27a: Lehenengo topaketa parte-hartzailea, gaikako, lurraldeko eta sektoreko taldeen arabera antolatua, diagnostikoaren emaitzak azaltzeko, haren interpretazio kolektiboa eraikitzeko eta Plan berrirako proposamenak sustatzeko
- 2025eko abendua (data zehatza erabakitzeko): Bigarren topaketa parte-hartzailea, aurreikusi den ekintza planaren zirriborroa aurkeztu eta kontrastatzeko (eztabaida eta ekarpenen txanda egongo da).