Albistea
MILES ('Managing Local Information for Local Environment in Sri Lanka') proiektuaren hasierako lan mintegia ospatu da
Proiektu hau Europako Batzordeak finantzatu du Sri Lankako udalerrietan ingurumen kudeaketa, analisia eta plangintza laguntzeko ingurumen informazioko sistemen erabilera bultzatzeko. Hasierako mintegia urriko 29 eta 30ean ospatu zen Sri Lankako hiriburu Colombon. Proiektuak bildu dituen partaide eta bazkideak (Municheko Udala, CEA, Sri Lanka Institute for Local Governance eta Rupretch Consultants) biltzeaz gain, xedeak ondokoak ziren:
- Sri Lankako udalerrietako arduradun politiko eta teknikoei proiektuaren garapenetik espero diren helburu eta onurak ezagutaraztea
- lanaren garapenaren metodologia eta urratsak zehaztu eta doitzea bertako interes eta errealitateen funtzioan
- proiektuan parte hartuko duten udalerriak hauatzea.
Laister proiektuari buruzko web orri bat izango duzue CEAren webgunean.
Informazio gehiago:
http://www.rupprecht-consult.de/projects/miles.html