eues

Albistea

Mendi Korridore Handien inguruko nazioarteko biltzarra

2005eko urrian 'International Mountain Corridors, Protecting the World's Mountain Corridors and Peace Parks' biltzarra ospatuko da Pirinioetako Garapen Jasangarriko Zentroan, Les Planes de Sonen (Lleida). Topaketa hauek CMAP-UICNk, Europako Batasuneko XI. Zuzendaritza Nagusiak, Kontseilu Europarrak eta Fundació Territori i Paisatgek antolatuko dituzte.

Munduan garrantzi ekologiko handiko mendikatea asko daude: Kantauriar Mendiak, Pirinioak, Alpeak, Karpatoak, Apeninoak, Kaukasoko Mendiak edo Iparramerikako Mendi Harritsuak, etab. Biltzar honetan mendi sistema handi hauen bidezko konektibitate ekologikoa sustatzeko hainbat esparrutatik egiten ari diren ahaleginak eta ekimenak aztertuko dira. Honez gain, biltzarrean Kantauriar Mendiak - Pirinioak - Erdialdeko Mendigunea - Mendebaldeko Alpeak Mendiko Korridore Handia izeneko ekimena formalki aurkeztuko da.

Hitzaldien osagarri gisa, mintegi bat eta Kantauriar Mendietarako txangoak egingo dira. Txango hauen baitan konektibitate ekologikoan aditua den nazioarteko talde garrantzitsu batek Vitoria-Gasteiz bisitatuko du euskal erakundeak (Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta Vitoria-Gasteizko Udalak) sustatzen ari diren konektibitate estrategiak in situ ezagutzeko.

Informazio gehiago:
http://www.suportserveis.es

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala