eues

Albistea

MEDIOAMBIENTE VITORIA-GASTEIZ INGURUMENA' argazki lehiaketaren erabakia

Urriaren 28an "MEDIOAMBIENTE VITORIA-GASTEIZ INGURUMENA" argazki lehiaketaren erabakia argitaratu zen. Seigarren urte hau "Landa ingurunea: paisaiak eta hango jendeak" lelopean egin da.

Aurten nekazaritza eta landa paisaien ondare balioaren inguruko hausnarketa sustatu nahi izan da. Paisaiek eta haiek osatzen dituzten piezetako bakoitzak nortasuna -lurralde batena, populazio batena- sortzen laguntzen dute, modu paregabe eta errepikaezinean. Beren balioa, ondarea diren heinean, zalantzagabea da, baita lurraldearen baitan baliabide gako gisa duten balioa ere. Paisaia kulturaren eta naturaren arteko elkarrekintzaren ondorio da. Lurraldean esku hartzean erabilitako kultur premisak aldatzen direnean, paisaia aldatu egiten da.

115 egileren 279 lan jaso dira. Epaimahaia lagun hauek osatu dute: Koldo Mendaza, Gasteizko Arte eta Lanbide Eskolako argazki irakaslea; Rebeca Dios, Nafarroako Unibertsitateko arkitekto paisajista; Uxue Arbe, Zadorra fundazioaren kidea; Toño Antón, RdR argazkilarien taldeko kidea eta argazkilaria; eta Roberto González Argote, Ingurugiro Gaietarako Ikastegiko teknikaria.

Argazki irabazlea hau da:

Iván Martín Suárez "La cosecha"

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala