eues

Albistea

medioambiente Vitoria-Gasteiz ingurumena' argazki lehiaketaren 8. edizioaren epaitza

Argazki irabazleak

Lehiaketa honek ingurumenaren alorreko iritzi trukea sortu nahi du hirian, argazkigintza erabiliz adierazpen modura, eta aurtengoan Dibertsitate Biologikoaren Nazioarteko Urtearekin bat eginik.

Biodibertsitatearen dimentsio eta adierazpen guztiak ulertu eta aintzat hartzeko, ezinbestekoa da dibertsitatea zentzu zabalenean ulertu eta onartzea, hau da:

  • Kultura-dibertsitatea
  • Dibertsitate biologikoa
  • Hizkuntza-dibertsitatea
  • Dibertsitate genetikoa
  • Gizarte-dibertsitatea
  • Giza dibertsitatea

Epaimahaia pertsona hauek osatu dute: Gema Arrugaeta, argazkilaria; Iñaki Zulueta, argazkilaria; Toño Antón, argazkilaria eta RdR argazkilari taldearen kidea; César Manzanos, soziologoa eta EHUko irakaslea; eta Roberto González Argote, Ingurugiro Gaietarako Ikastegiko teknikaria. Irabazleak hauek dira:

1. saria

  • Jorge Murgiondo Gallastegi - ATOLON 1

2. saria

  • Josean Morlesín Damián - HOMO: SIGULARIDAD PLURAL

3. saria

  • Francisco Javier Rodríguez Conde - ÉXODOS

Akzesitak

  • Javier Fernández Ferreras - JAN-2
  • Javier Berasaluce Bajo - KUNDERA ONCE
  • Juan José López Azurmendi - APRENDIENDO
  • Juan Miguel Alba Molina - PENELOPE 1
  • Jesús Mª Gómez de la Cruz - TXU I
  • Óscar Ochoa da Silva - AGATHA
  • Endika Portillo Berasaluce - NATURALEZA ENCERRADA
  • José Ramón Aguirrezabal Sanz - EL INTRUSO
  • Mario Bregaña Echeberria - ¿QUÉ HACES EN MI CASA?

Laster argazki irabazleak CEAren webgunean ikusi ahal izango dira.

Saritutako hamabi argazkiak eta lehiaketara aurkeztu diren gainerako argazkien hautespen bat Olarizuko etxaldean erakutsiko da 2010ko abenduaren 16tik 2011ko urtarrilaren 9ra.

Saritutako 12 argazkiekin egutegi bat prestatuko da, katalogo modura ere erabili ahal dena, eta erakusketa bisitatzen duten lagunen artean banatuko da.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala