medioambiente Vitoria-Gasteiz ingurumena' argazki lehiaketak irabazleak ditu jada
Argazki lehiaketa honetako emaitza urriaren 19an eman zen ezagutzera. Aurten lehiaketa "Hiri paisaiak" gaitzat harturik antolatu da.
Aurtengo deialdian hiri iraunkorraren inguruko gogoeta egiteko eskatu zaie parte hartzaileei. Hiri iraunkorrak hiri ireki, anitz eta multifuntzionala izan behar du, zerbitzuen eta jardueren eskaintza ziurtatuko duena, konpatua, hurbila, bilbe jarraitukoa, gizarte aldetik kohesionatua dagoena eta kalitatezko espazio publikoa duena, kale bizi, abegitsu eta bizikidetzaren aldekoa izango dituena.
Aurten 151 egileren 382 lan jaso dira. Epaimahaiak lehen saria Llorenç Melgosa Alonsori eman zion, Después de la batalla izeneko lanagatik.