eues

Albistea

Medioambiente Vitoria-Gasteiz Ingurumena' 8. argazki lehiaketaren erabakia

"Medioambiente Vitoria-Gasteiz Ingurumena" argazki-lehiaketako erabakia jakitera eman zen urriaren 29an. Lehiaketak "Dibertsitatea" izan du gaitzat bere 8. edizioan.

Guztira 76 egileren 168 lan jaso ziren. Epaimahaia honako hauek osatu zuten: Gema Arrugaeta argazkilariak, Iñaki Zulueta argazkilariak, Toño Antón argazkilari eta RdR argazki-taldeko kideak, César Manzanos soziologo eta EHUko irakasleak eta Roberto González Argote CEAko teknikariak.

Lehen, bigarren eta hirugarren sariak, hurrenez hurren, Jorge Murgiondo Gallastegik, Josean Morlesín Damiánek eta Francisco Javier Rodríguez Condek jaso zituzten. 

Flickr-en galeria honetan sarituriko 12 argazkiak aurkituko dituzu:
http://www.flickr.com/photos/38143943@N08/sets/72157625291571151/

Beste edizio batzuetan bezalaxe, egutegi bat egin da sarituriko hamabi lanekin eta lehiaketara aurkezturiko argazkien aukerarekin erakusketa bat antolatuko da. Hain zuzen, Olarizuko etxaldean, abenduaren 18tik urtarrilaren 9ra bitarteko asteburuetan, ikusi ahalko da erakusketa hori.

Hau da argazki irabazlea:

"Medioambiente Vitoria-Gasteiz Ingurumena" 8. argazki lehiaketaren erabakia

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala