MEDIOAMBIENTE VITORIA-GASTEIZ INGURUMENA' 7. argazki-lehiaketaren erabakia
"MEDIOAMBIENTE VITORIA-GASTEIZ INGURUMENA" argazki-lehiaketaren erabakia ezagutarazi zuten azaroaren 20an. Aurtengoa 7. edizioa izan da eta gaia "Garraio kolektiboa" izan da.
Guztira 81 egileren 190 lan jaso ziren. Epaimahaiko kideak honako hauek izan ziren: Enrique Martínez Goikoetxea, Artiumeko kontserbatzailea; Josean Pablos, publizista, kazetari eta argazkilaria; Javier Barrio, argazkilari eta RdR argazki-taldeko kidea; José Felix Basozabal, mugikortasun- eta garraio-gaietan espezializaturiko aholkularia; eta Roberto González Argote, Ingurugiro Gaietarako Ikastegiko teknikaria.
Lehenen, bigarren eta hirugarren sariak, hurrenez hurren, Emilio Muñoz Blancok, Enrique Pérez Colomerrek eta Javier Berasaluce Bajok irabazi zituzten.
Beste edizio batzuetan bezala, sarituriko hamabi lanekin egutegi bat osatuko da, eta lehiaketara aurkezturiko argazkien multzo batekin erakusketa antolatuko da, Olarizuko etxaldean, abenduaren 16tik urtarrilaren 10era bitartean.
Honako hau da argazki irabazlea: