Martxoko Hiri Ekologiaren Gelaren baitan kanpoko espezie inbaditzaileei buruz antolatu den jardunaldiko ondorioak
Saio honetako lehen partea espezie inbaditzaileen prebentziorako, kudeaketarako eta kontrol edo erradikaziorako neurriak ezartzen saiatzen diren zenbait politiketan eta norabidetan oinarritu zen. "Invasiones biológicas, marcos jurídicos e institucionales" tituluarekin Bernardo Zilletik eta Laura Capdevillak (Especies Invasoras de la Unión Internacional para la Conservación de la Naturaleza (UICN) izeneko adituen taldeko kideak) azaldu zituzten arazo horretan inplikaturiko lege esparruak eta erakundeak. Interes berezia izan zuen etorkizuneko "Estrategia Europea sobre especies exóticas invasoras" delakoaren zirriborroaren zehaztea. Zirriborro hori egun erredakzio fasean dago. Estrategia honek, zortzi atal zabalen bidez, zenbait jarraibide komun ezarri nahi ditu Europako eremuan. Jarraibide horiek irizpideak bateratzea izango dute helburu, bai arauen alderdian bai inbasioen prebentzioan edo gertatutako inbasioen aurka jotzerakoan.
Ondoren Benigno Elvirak parte hartu zuen. Zoologiako irakaslea da Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Biologia Fakultatean eta arraienen gaiei dagokionez, Estatuan adituenetariko bat da. Ornodun talde horrek gaur egun duen egoerari buruzko zenbait azalpen eman zituen eta aipamen bereziak egin zituen Arabako Lurraldeari buruz hitz eginez, lurralde honetan gutxienez 11 arrain espezie inbaditzaile baitaude. Halaber, arrain inbaditzaileak kontrolatzeko eta kudeatzeko metodo batzuk aipatu zituen eta metodo horien eraginkortasunari buruzko kritika bat egin zuen.
Azkenik, galderak egiteko txandan, arazoen kudeaketan inplikatutako sektoreek eta administrazioek egiten dutenari buruz aritu ziren batez ere (maskotak komertzializatzea, kirol-arrantzaleak, etab.)