Martxoaren 8tik aurrera, José Luis Pina argazkilariak bere argazkiak erakutsiko ditu Olarizun
Martxoaren 8tik apirilaren 8ra José Luis Pina argazkilari gasteiztarrak bere argazkien lagin bat aurkeztuko du Olarizuko etxaldeko erakustaretoan. Proiektu honi "Imaginando" deitu dio argazkilariak.
José Luis Pinaren hitzetan, "erakusketa honek ikuslea konplize izan dadin eta bere muinaren parte bihur dadin" eragin nahi du. Hori lortu asmoz, zirraren ariketa bat egitea eskatzen du. Naturaz, argiaz, koloreez, itzalez gozatzea eskatzen dio ikusleari. Txikia handi bihur dadin, arrunta eder izan dadin, minimalismorik puruenak unibertso propioa eduki dezan lortzen duen orori probetxua atera diezaion. Norbaitek musika entzun izana somatu zuen lekuan soinua sortu dadin. Itzultzen zarenean dena lehen zegoen moduan gera dadin, denak bertan jarrai dezan. Eta gogoratu, sentitu zenuen guztia ez zen izan zure irudimenaren emaitza.