Albistea
Martxoaren 14tik 19ra 'Zu, bizikleta... eta zerbait gehiago' izeneko jardunaldiak ospatuko dira
Vitoria-Gasteizko Hiri Ekologiaren Gelak 'Zu, bizikleta... eta zerbait gehiago' izeneko jardunaldien aipamena egin nahi du. Jardunaldi hauek Aldabe gizarte etxean ospatuko dira 2005eko martxoaren 14tik 19ra. Jardunaldiotan hainbat jarduera egingo dira, besteak beste bizikletaren mekanikari buruzko tailerrak, proiekzioak eta hitzaldiak eta 'Bicicleta, alternativa de movilidad en las ciudades' izenburupean ospatuko den eztabaida bat.