eues

Albistea

Martxoan irekiko da Eraztun Berdeko udal baratzeetan baratzezaintza ekologikoko ikastaroan izena emateko epea

2017. urtean CEAk berriro eskainiko ditu baratzezaintza ekologikoko ikastaroak Eraztun Berdeko udal baratzeetan. Ikastaroen xedea da baratzezaintza ekologikoaren alorreko prestakuntza praktikoa jasotzea. Ikastaroa bukatu ondoren, hartzaileek ezagutza berri horiek praktikan ipini ahal izango dituzte aisialdian, etxeko baratzean eta autokontsumorako baratzeetan.

Ikastaroak maiatza eta ekaina bitartean emango dira, eta gutxienez % 90eko asistentzia duten parte-hartzaileek deialdi publiko batean parte ahal izango dute udal baratzeetan lursail bat erabiltzeko baimena izateko. Erabilera hori Gasteizko Udalaren Hiri Baratzeen Erabilera Arautzeko Ordenantzak araututakoaren arabera izango da.

Ikastaroetan izena emateko epea martxoan irekiko da.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala