eues

Albistea

Martxoan aisialdiko baratzezaintza ekologikoen ikastaroetarako izena emateko epea zabalduko da

Aurreko urteetan bezala, CEAk helduentzako aisialdiko baratzezaintza ekologikoko programa bat jarriko du abian laster. Programa hau maiatzean hasi eta uztailean amaituko da eta Urarteko baratzeetan (Abetxukun) eta Olarizuko baratzeetan egingo da.

Urarteko baratzeetan bi jarduera eskainiko dira, bakoitza talde berezi batentzako prestatutakoa baina modu paraleloan garatuko dena. Alde batetik, "Adinekoentzako aisialdiko baratzezaintza ekologikoko ikastaroa" deiturikoa egingo da beste urte batez. Ikastaro honek 55 urtetik gorako 30 parte-hartzaile izango ditu. Beste aldetik, lehen aldiz mota honetako ikastaro bat jarriko da martxan 18 urtetik gora eta 55 urtetik behera dituen jendearentzat. Lagun hauek baratze bat modu iraunkor eta ekologikoan lantzeko beharrezkoak diren oinarrizko ezagutzak jasoko dituzte.

60 orduko iraupena duten ikastaro hauek amaitu ondoren, 60 parte-hartzaileetako bakoitzak 75 m²-ko lursail bat baliatu ahal izango du ikastaroan zehar jaso dituen ezagutzak praktikan jartzeko.

Bestalde, Olarizuko baratzeetan 40 orduko "Baratzezaintza ekologikoko lantegia" eskainiko da, 16 urtetik gorako edonorentzat. Bere helburua herritarren artean baratzezaintza ekologikoa sustatzea da, baratze ekologiko baten maneiua modu erraz eta sinplean azalduz.

Jarduera hauetarako izena emateko epea martxoan hasiko da.

Informazio gehiago:

http://www.vitoria-gasteiz.org/anilloWeb/eu/html/3/73.shtml

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala