Martxoan 'Adopta ezazu zuhaitz bat eta haz zaitez berarekin' kanpainaren landaketa egingo da
Urtero bezala, CEAk "Adopta ezazu zuhaitz bat eta haz zaitez berarekin" kanpainari ekin dio gabonetan. Aurten kanpainaren landaketa Zadorra ibaiko ertzak leheneratzera zuzenduko da. Espezie nagusi gisa haritza erabiliko da, eta berari lagunduz, hariztiei lotutako beste zenbait espezie, denak udalerriko ibai eta erreken ertzetan jatorriz existitzen zirenak.
"Adopta ezazu zuhaitz bat eta haz zaitez berarekin" kanpainaren XII. ekitaldi hau abenduaren 20an hasi zen, Plaza Berrian kokatutako karpa batean 1.500 landare banatu zirenean. Kanpaina honek bi helburu ditu: alde batetik, Vitoria-Gasteizko Eraztun Berdeko basoguneak eraberritzea, eta bestetik, bertako landareen erabilera sustatzea lursail partikularren ohianeztatze eta apainketan.
Kanpainaren bigarren fasean zuhaitzak Zadorra ibaiko ertzean, Krispiña inguruan, landatuko dira, eta ondoren ureztatu eta ongarritu egingo dira. Landaketa martxoaren 9an egingo da, goizeko hamaikak eta arratsaldeko ordu biak artean. Jardunaldia alaitzeko, haurrentzako jarduerak antolatuko dira eta askari txiki bat eta kanpainaren oroigarri bat banatuko da parte hartzaile guztien artean.
Orain arte egin diren 12 kanpainetan zehar 43.000 landare banatu dira guztira. Horietatik 17.000 inguru Eraztun Berdeko parkeetan landatu dira; gainerakoek 12 urte hauetan zehar jardueran parte hartu duten milaka lagunen lorategi eta baratzeak aberastu dituzte.