eues

Albistea

Martiodako Animalien Suspertegi guneko zikoina zuria aske utzi dute Atarian

Zaramaga auzoan aurkitutako ale hau ar heldu bat da, eta Kudeaketa Zentrora eraman zuten irailaren 28an. Bertan, diagnostikoa egin eta gero bular aldeko kontusioak eta herrentasun arina ezkerraldeko hankan zuela ikusi zuten. Tratamenduari arrakastarekin erantzun ondoren, hobetu egin zen. Urriaren 17an Salburuko hezeguneetan askatu zuten Egibideko Ingurumen Hezkuntza eta Kontrola Goi Mailako ikasleriaren aurrean.

2018. urtean, Vitoria-Gasteizko udalerrian, zikoina zuriaren 80 bikote ugaldu dira. Aurtengo bikoteen kopurua pixka bat handitu den arren, espeziearen ugalketa garaia nola halakoa izan da udaberriko eguraldi txarraren ondorioz, euritea etengabekoa izan baitzen eta hotzak eta temperaturak batezbestekoaren azpikoak izan baitziren.

Arkautiko Aberetxeko populazioa kontuan hartu gabe (26 bikote), Salburuko hezeguneko ingurualdean 45 bikote ugaldu dira, 2016 urtean baino 9 bikote gehiago. Haien artean, 32 bikotek arrakastarekin hazi dituzte bere txitoak, alegia, 2016an baino 8 bikote gehiagok. Datu onak izan arren, bakarrik 61 txitok egin zuten hegan, 2016an baino 3 txito gutxiagok. Hau da, Salburuko hezeguneetan zikoina zuriaren batezbesteko emankortasuna 1,3 txitokoa izan da bikote bakoitzeko (2016an 2,6 txitokoa izan zen).

Urmael bakoitzeko habien banaketa honakoa izan da: Betoñun 4 bikotek eraiki dituzte beraien habiak (2016an baino habia bat gehiago); Arkauti, Elorriaga eta Betoñu herrietan habia bat hurrenez hurren, Larreganan 2 eta Arkautiko urmalean 36. Horrela, Arkautiko urmaelean espezie honetako Arabako koloniarik handiena dago, Uribarriko urtegikoa gaindituta.

Zikoina Atarian

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala