Argitalpena
Manual de diseño de vías ciclistas de Vitoria-Gasteiz

Bizikleta bideak diseinatzeko eskuliburu hau Gasteizko oinarrizko bizikleta bideak sortzeko laguntza da, baina horrez gain, jarraibideak eta gomendioak ematen ditu hiriko bide sare osoa bizikletaren arabera egokitzeko moduari buruz, edozein kaleren ziklokagarritasun maila egokia bermatzeko. Bizikleta bide bat kale batean sortzea, garraiobide horren erosotasuna eta segurtasuna hobetzeko ez ezik, aukeratzat hartu behar da honakoak ere garatzeko:
- Oinezkoentzako espazioa hobetzea, hari neurri egokiak emanez, bidegurutzeak seguruagoak eta erosoagoak eginez eta hiri altzari eta zuhaizti egokiak instalatuz.
- Garraio publikoaren zirkulazioa eta geltokietarako sarbidea hobetzea.
- Zirkulazio motorizatuaren abiadurak ingurunera eta bideen ezaugarrietara egokitzea.
Fitxa
Argitalpen urtea: 2021
Orrialde kopurua: 92
Argitalpen mota/Formatua: Digitala