Albistea
Maiatzean Bizikletaren Astea itzuliko da
Aurreko urteetan bezala, Bizikletaren Asteak mota askotako ekintzak bilduko ditu gure hirian bizikletaren presentzia indartu eta sendotzeko. Bizikleta eguneroko zereginetan, bidaietan edo jarduera espezifikoetan erabiltzen duen jendearen hitzaldiak antolatuko dira; lantegiak izango dira bizikleta konpontzen ikasteko, modu seguruan zirkulatzen ikasteko, etab.; bizikletari lotutako lehiaketaren bat ere egongo da; eta astea osatzeko, beste jarduera batzuk ere izango dira, esaterako txangoak edo erakusketaren bat.
Egitarau osoa honako webgunean argitaratuko da: