Albistea

Maiatzaren 31n Loreen Jaia ospatu zen Olarizuko Ingurumen Parkean

Udaberriaren etorrera ospatzeko eta gasteiztarrak Olarizuko Ingurumen Parkera hurbil daitezen animatzeko, maiatzaren 31n "Loreen Jaia" antolatu zen Eraztun Berdeko gune honetan.

Egun honetarako programatu ziren ekintzak goizeko 11etan hasi ziren eta arratsaldeko 2ak arte luzatu ziren. Olarizuko Ingurumen Parkea jairako aproposa izango den gune bihurtu nahi izan zen, hartarako ondoko jarduerak prestatu zirelarik:

  • Lore sortak sortzeko tailerra.
  • Loredun artelanen tailerra.
  • Natur kosmetika eta medikuntzako tailerra.
  • Globoflexiako tailer mugikorra txikienek puxikez loreak egiten ikas zezaten.
  • Musika ekitaldia "Los gaiteros de Elciego & friends" taldearekin.

Maiatzaren 31. Loreen Jaia ospatu zen Olarizuko Parkean

Interesa dakizuke


Ez da emaitzarik aurkitu