Lurzoru narriatuen kudeaketan adituak diren 40 pertsona inguruk hartu zuten parte PhytoSUDOE proiektuaren lehen lantegian
Lantegia apirilaren 27an egin zen Bordeleko Unibertsitatean, eta administrazio publikoetako, komunitate zientifikoko eta enpresa pribatuetako 40 eragilek baino gehiagok hartu zuten parte. Fitoerremediazioaren esparruan erreferentzia diren ikertzaileez gain, EAEko eta Frantziako espazio narriatuak kudeatzen dituzten agentzia publikoetako kideak eta lurzoru kutsatuen fitomeatzaritzan eta garbiketan interesa duten enpresen ordezkariak ere egon ziren.
Eragile gehienak SUDOE (Europako hego-mendebaldea) eskualdekoak ziren arren, Europako erdialde eta iparraldetik etorritako teknikariak ere egon ziren. Nabarmentzekoa da PhytoSUDOEren helburuen antzekoak dituen INTENSE proiektuko ordezkariak egon zirela. Zentzu horretan, bi proiektuen arteko lankidetza aukera handiak identifikatu dira.
14 hitzaldi programatu ziren guztira, eta 22 poster erakutsi ziren. Azkenik, lantegiari bukaera emateko, mahai-inguru bat egin zen eta lantegiaren bultzaitzaileek eta entzuleek solasaldia izan zuten, administrazio publikoen eta ekimen pribatuen artean espazio narriatu eta kutsatuen maneiuaren alorrean zein motatako lankidetza egon daitekeen eztabaidatu zelarik.
Hurrengo egunean PhytoSUDOE bazkideen urteroko biltzarra egin zen. Proiektuko bazkideek bere azken lanak azaldu zituzten eta datozen hilabeteetarako lana antolatu zen. Arratsaldeko saioan, Bordelen bertan proiektua hobetzen ari den lursail esperimentalak bisitatu zituzten bazkideek.
> PhytoSUDOE proiektuaren webgunea