Lurraldearen, elikaduraren eta paisaiaren astea' egin zen Vitoria-Gasteizen
Azaroaren 5etik 10era "Lurraldearen, elikaduraren eta paisaiaren astea" egin zen hirian, 2012. urteko Gasteizko hiriburutza berdearen testuinguruan, udalerrirako nekazaritza eredu iraunkor berri bat lortzeko bidean aurrera egiteko ezinbestekoak diren eragileen topagunea sortzeko asmoz.
Egitarauan hainbat ekintza planteatu ziren, bai herritar kontsumitzaile xeheentzat bai ekoizle, erakunde zein gizarte elkarteentzat. Lantegiak, ikastaroak, esperientziak aurkezteko eta eztabaida sustatzeko jardunaldiak, dastaketa gastronomikoak eta azoken animazioa egin ziren egun horietan.
Laster azaroaren 6, 7 eta 8an egin ziren saioen dokumentazioa eta informazio gehiago argitaratuko da Hiri Ekologiaren Gelaren webgunean.