Albistea
Lorontzietako lorezaintzari buruzko lantegien zazpigarren edizioari ekingo zaio urrian
Lantegi horiek aukera interesgarria eskaintzen dute loreak, lorategiko zurezko landareak eta landare erabilgarriak hazten ikasteko, naturan bertan eta aire zabalean.
Olarizuko baratzetan izango dira lantegiak, baina horretaz gain hitzaldiren bat eskainiko da etxaldean. Lehenengo lantegia 2004ko urriaren 18tik 2005eko urtarrilaren 17ra izango da. Terraza eta balkoietako lorontzietan neguko loreak nola hazi irakatsiko da: tulipak, nartzisoak, hiazintoak, udaberri-loreak, pentsamenduak, etab.
2004ko irailaren 27tik urriaren 8ra artekoa da lantegirako izena emateko epea.