eues

Albistea

Loreontziko lorezaintzari buruzko 2006ko udaberriko lantegia: barlasai, balkoi eta terraza loretsuak

Loreontziko lorezaintza lantegiak aukera aparta dira loreak, lorategiko landare zurkarak eta landare erabilgarriak zaintzen ikasteko aire zabaleko ingurune natural batean. Urtean zehar 3 lantegi antolatzen dira, parte hartu nahi duen edozeinentzat, 90 laguneko taldeak osatu arte. Lantegiak Olarizuko baratzeetan eta Olarizuko etxaldean izaten dira.

Apirilaren 24a eta uztailaren 3a artean 2006ko udaberriari dagokion lantegia egingo da, loreontziko lorezaintzakoa alegia. Lantegiak udako loreak, landareen konposizioak eta landare lurrintsuak, sukaldekoak eta sendabelarrak aztertuko ditu, besteak beste.

Izena emateko epea apirilaren 3tik 21era da, Olarizuko etxaldean edo 945 162696 telefonora deituz.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala