eues

Albistea

Loreontzietako lorezaintza-lantegietarako izena emateko epea ireki da jadanik

Loreontzien inguruko lorezaintza-lantegiak aukera interesgarriak dira loreak, zurezko landareak eta landare baliagarriak landatzen ikasteko, aire zabaleko ingurune naturaletan arituz. Ikasitakoa, gero, etxeko loreontzi, jardinera eta terrazetan erabil daiteke. Lantegiak urte osoan zehar emango dira, Olarizuko baratzeetan eta etxaldean.

Urriaren 5etik abenduaren 16ra bitartean, udazkeneko lantegia egingo da, terraza eta balkoietako lorontzietan neguko loreak landatzen ikasteko: tulipak, lilipak, hiazintoak, udaberri-loreak, pentsamenduak etab. Eskolak astelehenetan eta asteazkenetan izango dira, 11:00etatik 12:30era edo 16:00etatik 17:30era.

Olarizuko etxaldean eman behar da izena, irailaren 22tik urriaren 2ra bitartean.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala