Albistea
Loreontzietako lorezaintza-lantegian izena emateko epea irekita
Loreontzietako lorezaintza-lantegiak urte osoan zehar egiten dira Olarizuko baratzeetan eta etxaldean. Urtarrilaren 11tik martxoaren 17ra neguko lantegia egingo da eta honako gai hauek jorratuko dira: kanpoaldeko loreontzietarako eta lore-asketarako zurezko landareak (konifero txikiak, hosto erorkorrak eta iraunkorrak dituzten hostozabalak, erromeroa, ezkaia eta izpilikua); hazitokiak; eta ontziak (lore-askak, treskak, saskiak...). 20 eguneko lantegia izango da, eta astelehenetan eta asteazkenetan gauzatuko da, 11:00etatik 12:30era edo 16:00etatik 17:30era.
Lantegian parte hartzeko Olarizuko etxaldean (945 16 26 96) eman behar da izena, abenduaren 17a eta urtarrilaren 8a bitartean.