Albistea
Loreontzietako lorezaintza lantegiak. Udaberriko lantegia
Loreontzietako loretzaintza lantegiak urte osoan zehar egiten dira Olarizuko baratzeetan eta Olarizuko etxaldean. Apirilaren 12tik ekainaren 21era udaberriko lantegia egingo da. Bertan udako loreak, landare konposizioak eta taldekatzeak, landare lurrintsuak, sukaldaritzakoak, sendagarriak eta abar erakutsiko dira. Lantegiak 20 egun iraungo ditu eta astelehen eta asteazkenetan egingo da bi txandatan, 11:00etatik 12:30era edo 16:00etatik 17:30era.
Lantegi honetan parte hartzeko izena eman nahi izanez gero, apirilaren 7a baino lehen egin behar da Olarizuko etxaldean, Atarian, gizarte etxeetan edo Udalaren webgunean: http://www.vitoria-gasteiz.org