Albistea
Loreontzietako lorezaintza lantegiak. Neguko lantegia
Loreontzietako lorezaintzari buruzko lantegiak urte osoan zehar egingo dira Olarizuko baratzeetan. Urtarrilaren 10 eta martxoaren 16 artean neguko lantegia egingo da, loreontzietarako eta kanpoko jardineretarako zurezko landareen inguruan: konifero nanoak, hosto erorkorreko eta iraunkorreko hostozabalak, erromeroa, ezkaia, izpilikua; hazitokiak; ontziak (jardinerak, tinak, saskiak...). Lantegiak 20 egun iraungo ditu eta astelehenetan eta asteazkenetan egingo da 10:00etatik 11:30era eta 16:00etatik 17:30era.
Lantegian parte hartzeko inskripzioa abenduren 20tik urtarrilaren 7ra egin ahal izango da CEAn, Atarian, gizarte etxeetan eta udalaren webean.