Loreontzietako lorezaintza ikastaroak urrian bueltatuko dira
Loreontzietako lorezaintzari buruzko lantegiak aukera interesgarria dira loreak, lorategiko landare zurkarak eta landare erabilgarriak hazten ikasteko, estalpetik kanpoko ingurune natural batean. Lantegiak Olarizuko baratzeetan egingo dira, baina eguraldiaren arabera saioren bat edo beste Olarizuko etxaldean egin ahal izango da.
Lehen lantegia urriaren 15a eta abenduaren 19a bitartean egingo da eta bere helburua neguko loreak (tulipak, nartzisoak, hiazintoak, udaberri loreak, pentsamenduak, landare bizikorrak, eta abar) terraza eta balkoietako loreontzietan landatzen ikastea izango da. Egunak eta ordutegiak hauek dira: astelehen eta asteazkenetan, 11:00etatik 12:30era edo 16:00etatik 17:30era.
Izena emateko epea irailaren 24tik urriaren 11ra izango da. Izena emateko Olarizuko etxaldera joan behar da.
Informazio gehiago: