Lorategi bertikala ASAFES elkartearen 40. urteurrena ospatzeko
ASAFES elkarteak baratzezaintzako eta lorezaintzako lanbide lantegia egin ohi du Olarizuko baratzeetan. Parte-hartzaileek lorategi bertikala egin dute ASAFESen proiektua azken 40 urteetan posible egin duten pertsona guztien lana eta dedikazioa eskertzeko eta omentzeko.
ASAFES 1976an sortu zen, buruko gaixotasunak dituzten senideen eta buru osasunaren alorreko profesionalen ekimenari esker. Irabazi asmorik gabeko erakundea da, 1998an onura publikoko elkarte gisa eta 2014an interes sozialekoa izendatua.
Elkartearen xedea da buruko gaixotasuna duten pertsonentzako BIZI PROIEKTU INTEGRAL ETA BANAKAKOA sortzea da. Integraziora, normalizaziora eta bizi kalitatearen hobekuntzara zuzendutako proiektuak bultzatzen ditu.
40 urte daramatza elkarteak buruko gaixotasuna duten pertsonen alde lanean. Erabiltzaileak zein haien senideak protagonista izan dira Araban egin den bidean eta lortu diren helburuetan.
Olarizuko baratzeetan egiten den baratzezaintza eta lorezaintzako lanbide lantegia tresna baliotsua da erakunde honentzat.
Lantegiek eguneroko bizitzarako eta lanerako prestatzen dituzte desgaitasun hori duten pertsonak. Arreta gune horiek bitarteko ona izan daitezke aukera gehiago dituzten erabiltzaileek laneko integrazioa erdiesteko eta bai pertsona gisa zein gizartearen barruan gogobetetze handienera iristeko.