Albistea
Lekuko deserosoak', Vitoria-Gasteizko Udalak argitaratu duen eta ingurumen gaiak jorratzen dituen komikia
"Lekuko deserosoak" komikiak lagun talde batek udako gau batean kostaldera egiten duen bidaia bat kontatzen du; zoriz, abentura honek kontrabandoko istorio batekin bat egiten du. Azkenean, kontrabandoa arrain tropikalena dela ikusten da. Iniziazioko bidaia honen bitartez, gazteek askatasuna, adiskidetasuna, erantzukizuna, etab. ezagutuko dituzte; azken finean, gure egungo gizartean ahaztuxe dauden balioak topatuko dituzte.
Komiki honen argitalpena Vitoria-gasteizko Udaleko Euskara Zerbitzuaren ekimena da. Komikia ingurumenaren aldeko istorio baten inguruan eraiki nahi izan zenez, gidoilaria izan zen Patxi Zubizarretak Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren laguntza izan zuen.
Interesa dakizuke
Ez da emaitzarik aurkitu