eues

Albistea

Leheneratze paisajistikoa Ihurreko ekaitz uren biltegiaren inguruan

CEAk Udalaren Espazio Publikoaren eta Natur Ingurunearen Zerbitzuari lagundu dio biltegiaren ingurunea leheneratzen. Biltegia 2011n eraiki zen Ihurrerako bidearen alboan, ekaitzetan metatzen den eta hiriaren arazketa sisteman arazoak eragiten dituen ura biltzeko.

Biltegia eraiki zenean lur mugimenduak egin ziren gune osoan, eta horretarako bertako landaredia kendu zen. Horrez gain, bi eraikin eraiki ziren biltegiaren alboan, hari zerbitzua emateko.

Leheneratzearen helburua biltegiaren ingurunea hobetzea eta bertako bioaniztasuna handitzeko bidea jartzea izan da. Horretarako, Eraztun Berdearen beste toki batzuetan aplikatutako irizpideak jarraitu dira. Funtsean, zona osoa landarez hornitu da eta bi eraikinen ikusizko inpaktua minimizatu da.

Bestalde, zona horretan Eraztun Berdeko bideen sareak izan dituen etenak konpondu dira.

Biltegiaren ikuspegia, Ibaiondo auzoaren iparraldean, lanak egin aurretik.

Argazkia: Biltegiaren ikuspegia, Ibaiondo auzoaren iparraldean, leheneratze lanak egin aurretik.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala