eues

Albistea

Laster abian jarriko da 2008ko aisialdiko baratzezaintza ekologikoko egitaraua

Aurreko urteetan bezala, CEAk laster jarriko du abian helduentzako aisialdiko baratzezaintza ekologikoko egitaraua. Aurten maiatza eta uztaila bitartean izango da.

Alde batetik, helduentzako aisialdiko baratzezaintza ekologikoko ikastaroa egingo da. 10 urte igaro dira jadanik ikastaro honen lehen ekitaldia egin zenetik. Bertan 55 urtetik gorako 30 lagunek hartu ahal izango dute parte.

Bestalde, gazteagoek ere interesa erakutsi zuten iaz baratzezaintza ekologikoaren inguruan. Hori dela eta, berriro ere "Baratze ekologikoak: zure topalekua" izeneko ikastaroa eskainiko zaie 18 eta 55 urte bitarteko 30 laguni. Lantegi honetan zehar baratze bat modu iraunkorrean eta ingurumenarekin modu adeitsuan lantzeko beharrezkoak diren oinarrizko ezagutzak eskainiko dira.

Ikastaroak amaitu ondoren, 60 pertsona hauek 75 m²-ko lursail batez gozatu ahal izango dute Urarteko baratzeetan, Abetxuku auzoan. Bertan ikastaroan ikasitako kontzeptuak praktikan jarri ahal izango dituzte, Zadorra ibaiaren alboko ingurune eder batean.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala