Albistea
Larreganaren aintziraren gaineko hiru pasabide berri
Arkautiko aintzira inguratzen duen ibilbideak, Salburuan, hiru pasabide berri ditu, Larreganeko aintzira zeharkatzen duen zatian. Egurrezko plataformek 87,5 metroko luzera eta 2,5 metroko zabalera dute, baita 35 zentimetroko altuerara dagoen baranda ere.
Larreganeko aintziraren alde batetik bestera oso puntu estutik pasatzen da ura, horrek eragiten duela ur lamina goratzea eta batzuetan bidearen gainetik pasatzea. Pasabideak jarrita arazoa konpontzen da, gainera paseatzen ari direnentzako erakargarriak dira.