eues

Albistea

Landare mehatxatuen lorategi bat jarriko da parke botanikoaren osagarritzat

Udalak oraingo parke botanikoan landare erabilgarrien eta galtzeko arriskuan dauden landareen lorategia eraikitzeko proiektua kontratatzea onetsi du. Olarizuko etxaldearen ondoan jarriko da, 36.000 m2-ko lursail batean. Bertako landaredia zaindu eta ikertzeko balioko du, eta aldi berean alor horretako adituak erakartzeko.

Lorategi botanikoan bi bilduma berri sortzea aurreikusiko da proiektuan:

  1. Jateko, sendatzeko, ehunak egiteko edo apaintzeko erabiltzen diren landareak.
  2. Euskal Autonomia Erkidegoko berariazko landareak, galtzeko arriskuan badaude edo bakantzat edo ikusgarritzat sailkatuta dauden espezie bereziak badira.

Bildumen zati handiena aire zabalean egongo da, baina berotegi soil bat edo batzuk eraikitzea ere aurreikusi da, mantentzen errazak, hemengo eguraldia jasaten ez duten espeziak babesteko.

Mehatxatuta dauden Euskal Herriko landare espezie interesgarri gehienak harkaitzetakoak direnez, arrokarte bat -landare, arroka eta beste elementu batzuen multzoa, ur-jauziak, esaterako- osatuko da horiek irudikatzeko.

Lursail berri horretan ikerketa eta zaintza proiektu berezietarako behar diren landareak landu eta hazteko behar diren berotegiak eta mintegiak ere jarriko dira

Olarizuko baratzeetan airetiko elektrizitate lineak lurperatzea

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak eta Iberdrola enpresak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute, "STR Olarizu-Bergantzu" eta "STR Olarizu-Aretxabaleta" elektrizitate lineak lurperatzeko Olarizuko baratzeei dagokien zatian, Aretxabaleta-Gardelegiko 19. sektorean lanak egiten ari direla baliatuz. "Horrela linea horiek paisaian duten inpaktua desagertuko da, lurrak berreskuratuko ditugu, baratzeak jartzeko, eta lanak baliatzean dorrea jartzeak ekarriko lukeen gain-kostua aurrezten dugu", adierazi du Cañadasek.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala