eues

Albistea

Landaketa herrikoiek 'aztarna utzi dute' Zabalganan

Pasa den martxoaren 7an Zabalgana Batuz elkarteak bultzatutako landaketa herrikoia egin zen Zabalganeko Mariturri bulebarrean. Ehunka lagunek hartu zuten parte landaketan eta 772 zuhaitz eta zuhaixka landatu ziren. Zabalganeko elkarteez gain, Estudios GIS enpresakoek 200 zuhaitz inguru landatzen lagundu ziguten.

Elorri beltza, basaerramua, gorostia eta elorria bezalako zuhaixkak eta lizarra, gereziondoa, astigarra eta basagurbea bezalako zuhaitzak landatu ziren. Espezie horiexek dira, hain zuzen, Vitoria-Gasteizko erkameztietan erkametzarekin bat agertzen direnak.

772 landare horiei esker, bioaniztasuna sustatzeaz eta Eraztun Berdea sendotzeaz gain, parte-hartzaileek klima aldaketaran aurkako laguntza eman zuten. Zuhaitz eta zuhaixka horiek datozen 40 urteetan 147 tona CO2 baliokideren igorpenak neutralizatuko dituzte.

Ingurugiro Gaietarako Ikastegitik eskerrona adierazi nahi diegu landaketetan parte hartzen ari diren talde guztiei, mota horretako ekintzak gehiagotan garatzen laguntze baitigute. Kanpaina honen arrakasta haiei dagokie neurri handian.

Parte hartu nahi duen orok beste aukera bat izango dute martxoaren 15ean, Atarian denboraldiko azken landaketa egingo baita goizeko 11:00etatik arratseko 14:00etara. Landaketa horrekin Basoen Mundu Eguna ospatu nahi dugu.

Erronka honi buruzko informazio gehiago nahi baduzu, CEAra deituta egin dezakezu, edo proiektuaren webgunearen bitartez:

http://www.vitoria-gasteiz.org/utzizeureaztarna

cea@vitoria-gasteiz.org

Tfnoa: 945162696

Landaketaren argazkia

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala