Albistea

Landaketa herrikoiak adindu eta gazteentzat Eraztun Berdean

"Etorkizuneko sustraiak: 250.000 zuhaitz eta zuhaixka Eraztun Berderako" proiektuaren eta Gasteizko azpiegitura berdearen garapenaren testuinguruan, funtsezkoa da herritarren parte-hartzea sustatzea. Ideia horri jarraituz, hainbat landaketa herrikoi antolatzen ari dira, bai jende orori zuzendutakoak bai talde zehatzei zuzendutakoak: gazteentzakoak, adinduentzakoak, familientzakoak, etab.

Landaketa herrikoi hauen funtsezko xedea da Vitoria-Gasteizek azpiegitura berde bikaina duen udalerria eduki dezan, baina baita:

  • Udalerriko baso multzo autoktonoak ezagutzera ematea eta haien zaintza eta berreskurapenean partaide aktibo izatea.
  • Zuhaitz eta zuhaixkak izaki bizidun gisa hartzea eta begirunez tratatzea, Lurreko bizitzaren funtsezko elementuak diren heinean.
  • Herritarren parte-hartzea sustatzea, gure ingurunea kontserbatu eta hobetzeko jarrera aktiboa sustatuz.

Abenduan zehar bi landaketa egitea aurreikusi da, bata adinduentzat izango dena, abenduaren 18an, eta beste gazteentzat, abenduaren 21ean.

Gezia Adinekoentzako "Adindu" landaketa herrikoia

Gezia Gazteentzako "Gazteen basoa" landaketa herrikoia

Interesa dakizuke


Ez da emaitzarik aurkitu