Albistea

Landa-ingurunean garapen iraunkorra sustatzeko CEAren eta UAGAren arteko hitzarmena

CEAk eta Arabako Nekazari eta Abeltzainen Batasunak (UAGAk) lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute Vitoria-Gasteizko udalerriko landa-ingurunean karakterizazio-ikerketa bat egiteko eta garapen-alternatibak proposatzeko, iraunkortasuna oinarritzat hartuz.

Vitoria-Gasteizko udalerriko landa-ingurunearen egoera-diagnostiko batetik abiatuz, proposamenak eta neurriak aurkeztu beharko ditu ikerketak, honako xede hauetarako:

  • Kalitatezko nekazaritzagunea lortzea, paisaia-balio handia duena eta inguruko natura-ingurunearekin harmonian dagoena.
  • Udalerriko landa-ingurunea azpiegitura eta zerbitzu eraginkorrez hornitzea, nekazaritza-ustiategien bideragarritasuna bermatzeko.
  • Ekonomikoki bideragarria eta ingurumenari dagokionez iraunkorra den nekazaritza-eredua sustatzea.
  • Nekazaritzako elikagaiak transformatzeko eta merkaturatzeko sektore produktiboarekin itunduriko eta/edo parte harturiko eredua sustatzea.
  • Hezkuntzaren eta erabileren gaitasuna garatzea, nekazaritza-jarduera kaltetu gabe ekologia-, ingurumen-, produkzio-, kultura- eta ikerketa-balioak hedatzeko xedez.