eues

Albistea

Kide programaren eta hirizidorren proiektuaren arteko lankidetza

Kide hiritarrek parte hartzeko programa da, Gasteizko gazteei zuzendua eta Udaleko Gazteria Zerbitzuak sustatua. Planaren bizitzako bigarren urtean, 12 eta 17 urte bitarteko 407 gaztek parte hartu dute. Haien lanaren helburua Gasteizko hiri-zidorren programa lau hilabetez aztertzea izan da. Talde bakoitzak hiri-bidexketako atal bat aztertu du, gehienetan beren aktibitate-gunetik gertukoena, hainbat ikuspegitatik aztertu ere, hala nola oinezkoen, txirrindularien, minusbaliatuen eta abarren ikuspegitik.

Lanaren emaitza hauxe dugu: bide-zidorrak hobetzeko neurriak hartu beharra dagoela, batez ere zoladura, irisgarritasun, hiri-altzari eta seinaleztapenaren aldetik. Proposamen horiek Udaletxeko ezohiko osoko bilkuran aurkeztu ziren iragan maiatzaren 17an, eta hiriko alkateak eta zinegotziek gogo biziz hartu zituzten.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala