eues

Albistea

Keyline ikastaroa: Ur eta Lur Uzta

Keyline ("Ildo Gakoa") diseinuak funtsezko irizpideak ezartzen ditu lurrak ura metatzeko duen ahalmena handitzeko. Faktore hori oso garrantzitsua da elikagaiak ekoizteko, edozein lursailetan eta edozein eskalatan.

Azaroaren 5etik 10era Gasteizen egingo den "Lurraldearen, Elikaduraren eta Paisaiaren Astea" izeneko ekitaldiaren testuinguruan, Europan emango den lehen Keyline ikastaroaren egoitza izango da Europako Hiriburu Berdea. Ikastaroa MasHumus-eko Eugenio Grasek eta topografoa den Jesús Ruizek emango dute. Ikastaroa 30 ordukoa izango da eta azaroaren 7tik 10era egingo da Arkautin Neiker-Tecnaliak duen nekazaritza ikerketako zentroaren instalazioetan.

Ikastaroaren testuingurua eta egitaraua (gaztelaniaz)

Izena ematea:
Izena emateko epea eta tokia: urriaren 15etik 26ra, 945 161926 telefonoa edo greencapital@vitoria-gasteiz.org posta helbidean.
Plaza kopuru mugatua. Zozketa bidez esleituko dira izema eman dutenen artean.
Prezioa: 60 euro.

Informazio gehiago:

www.regenagiberica.com

www.mashumus.com

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala