eues

Albistea

Kaio hegalzuriaren ale bat ikusi da Salburuan

Martxoaren 11n, Salburutik ibiltzen den ohiko ornitologoetako bat den Oscar Carazok ezuste atsegina izan zuen, kaio hegalzuriaren (Larus glaucoides) ale gazte bat behatu baitzuen, Salburuan ohikoak diren beste kaio espezieekin (kaio hankahoriak eta kaio ilunak) nahastuta. Kaio hegalzuria espezie oso itsastarra da. Artikoan bizi den hegazti bat da, eta hemendik hurbilen daukan habiaratze gunea Groenlandian dago. Neguan Atlantikoaren erdialderaino mugitzen da, baina bere populazioaren zatirik handiena ez da Britainiar uharteetatik hegoalderago joaten. Hortaz, Kantauriar itsasoko kostaldeetan oso urri ikusten den espeziea da, nahiz eta negu honetan hainbat ale behatu izan diren. Kostaldea bitxia bada hura ikustea, zer esanik ez Salburua bezalako barrualdeko toki batean. Uste dugu behaketa hau Penintsularen barnealdean izan den lehena dela. Oscarren begi onari esker egindako behaketa interesgarria izan da, eta adi egon beharko dugu badaezpada berriro norbaitek ikusten duen.

Kaio hegalzuria

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala